Bilboko Maizterren sindikatuak #BilbaoBlakstonenAurka kanpaina abiatu du berriz ere, Blackstone higiezin enpresaren eta Bilboko Udalaren ekintzak salatzeko. Udalak, Blackstone multinazionalak ezarritako etxegabetze aginduarena aurrean, etxebizitza bat bermatzeko negoziaketetatik kanpo utzi duela salatu du sindikatuak.
Uriola.eus-ek zabaldu duenez, Blackstone higiezin enpresak hiru alaba dituen familia baten kaleratzea jarri du martxan eta negoziaketen helburua etxebizitza bat bermatzea da. Sindikatuak abenduaren 10ean ezarrita zegoen kaleratzea atzeratzea lortu zuen eta burututako ekintza eta salaketari esker, enpresarekin elkarrizketarako bidera ireki zen “familiaren egoerari konponbide bat bilatzeko asmoz”. Bilboko Udalak zenbait konpromezu instituzional hartzea lortu zuen eta Jon Bilbao Etxebizitza zinegotzia eta Bilboko Udal Etxebizitzen presidentea gonbidatu zuten negoziaketetan parte hartzera.
Sindikatuak proposatutako hiru aldetako negoziaketari bide eman ordez, Bilboko Udalak Maizterren Sindikatua negoziaketetatik kanpo utzi duela salatu du eta familia kaltetuaren eskubideak defendatzeaz gain, negoziaketarako bidea irekitzeko aitzindari izan dela azpimarratu du. "Funts putrearekin negoziaketa zuzen bat irekitzeko aukera izan genuen, familiarentzat irtenbide iraunkor bat aurkitzeko asmoz", gogoratu dute sindikatuko kideek.
Udalaren erabakiaren aurrean, Maizterren Sindikatuak salaketa publikoa eta ekintza sindikala burutzeko dinamika berrartu du: #BilbaoBlackstonenAurka. Kanpainaren baitan zabaldu duen bideoan udalaren jarrera salatu dute: “Udalak ez du bere hitza bete, nahiago izan du putre-funtsaren interes ekonomikoei men egin”, “ Bilboko familia zaurgarrienen eskubideak etxebizitzaren patronalaren interesen azpitik kokatu eta diru publikoz putre-funts hauek hornitzeko operazioa da burutu nahi dutena”.
Datozen asteetan, kalean, sareetan eta komunikabideetan familiaren eskubideak defendatzen arituko direla adierazi du sindikatuak, "Blackstonek kaleratzen du, Udala konplize" lelopean.
❌ADI! ¡TODAS ATENTAS! ❌
— Maizterrak Bilbo - Sindicato de Inquilinas🏠📢 (@MaizterrakBilbo) February 22, 2021
¡Cucu! @bilbao_udala … gugaz ahaztu zarete?😉
👉Pues volvemos para recordaros que seguimos en la trinchera de enfrente...
📢Berreskuratu dugu #BilbaoContraBlackstone pic.twitter.com/K4m9uiSUvB