Ekainaren 22tik 25era ospatuko da Bilbao Bizkaia Pride. Helburua, antolatzaileek adierazi dutenez, Bilbok eta Bizkaiak euren aniztasun afektibo-sexual eta generoduna ospatzea da. Hitzordu irekia da, eta “maitasun eta izaera librearen aldeko topaketa” bezala definitu dute.
‘Gora bizitza’ leloarekin aurkeztu dute hirugarrenez egingo den ekitaldi sorta. Kontzertuak, kirol ekitaldiak, gastronomia, LGBT+ eskubideen aldeko hitzaldiak edo familiarentzako guneak izango dira ostegunetik hasi eta lau egunetan zehar.
Gainera, pasa den urtean bezala ekintza nabarmenena ‘Ur Parade’ izango da. Ekainaren 24rako prestatutako aniztasunaren aldeko desfilea da, eta itsasadarra itsasontziz beteko dute, LGBT+ eskubideen bisibilizarioaren alde.
Agertokiko artista nagusi bezala aurkeztu dituzte Kate Ryan, La Prohibida eta Las Bistecs, baina horiez gain beste hainbatek beteko dute oholtza, aurtengo egitaraua bete-betea baitator.
Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Alde Zaharra edo Bilboko erdigunea bihurtuko dira jaialdiko gune hiriko beste hainbat txokorekin batera.