argia.eus
INPRIMATU
Bikotekideari eta semeari erasotzea leporatuta, gizonezko bat atxilotu dute Santurtzin
  • Erietxean larri jarraitzen du Lekeition jipoitu zuten gazteak, lehenago labanaz beste bati eraso ondoren.

ARGIA @argia 2018ko azaroaren 12a

Gizon batek 51 urteko emakume bati eta 28 urteko semeari eraso egiteagatik atxilotu zuten Santurtzin. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumea bere bikotekidea litzateke. Ertzaintzak atzo bertan atxilotu zuen gizonezkoa.

Bestalde, larunbatetik iganderako gauean Lekeition liskarra izan zen. Gazte bat gizon eta emakumezko bikote batengana hurbildu zen goizeko 3ak baina minutu batzuk lehenago, eta adierazpen matxistak egin zituen. Gizonezkoak aurre egin zion gazte hari, baina labanaz eraso zion besteak. Aurpegian zauriak eragin zizkion.

Beranduago gazte talde batek erasotzailea jipoitu zuen. Erietxean dago gizonezkoa, larri zaurituta. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.