36 urteko gizonak su eman zion loja-etxebizitza bati, bertan emakumea eta haren alaba zeudela.
Gertakaria apirilaren 30ean jazo zen. Ustezko erasotzailea asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak. Erailketa saiakera, lesio-delitua eta suteak eragindako kalteak egozten zaizkio 36 urteko gizonari.
Lonjan gizona, emakumea eta emakumearen umea bizi ziren. Sutea goizeko ordu biak aldera piztu zen eta emakumea larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Ertzainak ikerketari ekin zionean istripu bat izan zela pentsatu zuen. Hala ere, ikerketak aurrera egin ahala argitu zuen sutea ez zela istripua izan eta norbaitek eragindakoa izan zela. Eraso matxista izan litekeela pentsatu zuen.
Atxilotua Ertzaintzaren polizia-etxean dago eta Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko lehen epaitegiaren esku utziko dute kasua.