argia.eus
INPRIMATU
Bikotekide ohia labanaz zauritu ondoren bere buruaz beste egin du gizon batek Bilbon
  • Bilboko Otxarkoaga auzoan emakume bat labanarekin zauritu du bere bikotekide ohiak eta ospitalera eraman dute, astelehen goizaldean. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko abenduaren 09a
Indarkeria sexistaren aurkako protesta Bilbon. (Argazkia: Bilbokobranka.info)

Txakurra paseatzera irten zenean eraso zion bikotekide ohiak Berriak argitaratu duenez.

Etxera sartzera behartu zuen eta eraso egin zion han. Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, bi zaurirekin aurkitu zuten emakumea.

Poliziak bikotekidearen bila ari zen bitartean jakin zuen trenak gizon bat harrapatu zuela.

Erasotzailea zen hildakoa; Ertzaintzaren hipotesi nagusia da emakumea zauritu eta gero bere buruaz beste egin zuela.