Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamika sailak urrian bihotz balbula bat aldatu du, duela zazpi urte gaixo bati ezarri ziotena, gorputzarentzat erasokorra ez den modu berritzaile batean: zaharkitutako protesiari eraztuna hautsi diote presio altuko puxika baten bidez, eta hau guztia iztar-txokoko zainetik egindako katater bidez egin dute, epe laburreko anestesia orokorrarekin. Mundu osoko literatura zientifikoan horrelako oso kasu gutxi ezagutu dira.
Ebakuntza honi konplexutasuna gehitzen dion ezaugarria da zaharkitutako protesia neurri txikikoa zela. Eta katater bidez balbula handiago bat jartzea lortu dute, bere ondorioak berehalakoak izanik.
Bihotzeko ebakuntza hau jaso duena 85 urteko emakumea da eta bost egunen buruan jaso du ospitaletik etxeratzeko baimena. Hemodinamika taldeko arduradunek adierazi dutenez, bide honek aukera berria zabaltzen die antzeko kasuei, zeinek orain arte ez zuten ongi irteteko behar besteko bermerik.
Informazio iturria: Nafarroako Gobernua.