Hura ez da lekua antzezlana estreinatuko dute bihar, 20:00etan Errenteriako (Gipuzkoa) Niessen aretoan, Korrika Kulturalaren barruan. Metrokoadroka sormen taldearen azken obra da. Adierazpide desberdinak erabiliko dituzte oholtza gainean. Hala, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak poemak errezitatuko dituzte Ander Fernandezen musikaz, eta Idoia Beratarbideren margolanez lagunduta. Iñigo Ortegak, bere aldetik, antzeztu egingo du.
Ostiralean berriz, olerki errezitaldia izango da Hazparnen (Lapurdin), hau ere Korrika Kulturalaren barruan. Hedoi Etxartek egingo du errezitaldia Suzko Lilia bere poema liburua ardatz hartuta. 20:30etan hasiko da ekitaldia, Hazparneko Elgar aretoan.