Errotxapeako Gaztetxeko kideek salatu dutenez ostegunean saiatuko dira 2016tik okupatuta dagoen eraikina hutsarazten. Desalojoaren aurka mobilizazioa egingo dute gaztetxe aurrean goizeko 8:30etan.
2016ko irailean Iruñeko Arrotxapea auzoko gazteak utzita zegoen industria-nabe batean sartu ziren, bertan gaztetxea eraikitzeko. Ordutik, espazioa egokitu eta bertan askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, besteak beste. Auzoko gazteak elkartu eta antolatzeko espazioa izan da urteotan zehar.
Hasieratik bertatik, ordea, hiru gazte prozesu judizial batean nahasita egon dira. Guztira lau epaiketa izan dituzte gaztetxearen okupazioaren harira, azkena urtarrilean. Azken epaiketaren epaiak dioenez, irailaren 2an, osteguna, hutsaraziko dute. Gaztetxeko kideek azken egunetan salatu dutenez azken egunetan hainbat identifikazio egin ditu Iruñeko udaltzainek gaztetxe inguruan.
Horren aurrean mobilizatzera deitu dute, ostegun goizeko 8:30etan egingo dute elkarretaratzea gaztetxe aurrean.