Espainiako Auzitegi Nazionalak talde tekniko baten txostena irakurri ondoren eman du baimena. Hala, Padre Garralda - Horizontes Abiertos fundazioaren egoitzetako batean egongo dira Sara Majarenas eta haren alaba.
Gaur zituen betetzekoak Majarenasen alabak 3 urte, eta Espainiako legediaren arabera ama-alabek ezin dute elkarrekin kartzelan egon. Auzitegi Nazionalak erabaki du bigarren gradua ematea presoari. Efe agentziaren arabera, auzitegiko talde tekniko baten txostena irakurri ondoren eman du baimena epaileak, haurra "egoera zaurgarrian" egon daitekeelako aitaren erasoaren ondoren. Neurri hori hartzeko Espetxe Legediaren 100.2 artikuluaren "malgutasun printzipioa" izan du kontuan epaileak, Naiz-en irakur daitekeenez.
Presoa eta alaba, beraz, batera bizi ahal izango dira harrera etxe batean, zehazki Padre Garralda - Horizontes Abiertos fundazioaren egoitzetako batean egoteko baimena dute.