Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.
Igandean, deitua zuten Biarrizko hondartza handitik hurbil izan zen ekintzan parte hartzerat. Herrian Bizi plataformak bultzaturik, banderola erraldoi bat zabaldu dute Stop Aski Residences secondaires idatzirik. %41 bigarren etxebizitza diren hiria hautatu dute sinbolikoki, agorrila erditsu honetan oraino udatiar ainitz den garaian. Jadanik hainbat proposamen formulatu dituzte: herrika bigarren etxebizitzen kuotak, bigarren etxebizitzen gaineko zerga, edo hirigintzako dokumentuetan urte osorako etxebizitzak atxikitzeko eremuak sortzea.