argia.eus
INPRIMATU
Bigarren egunerako 12.000 euro lortu dituzte Errekaleorreko crowdfundingean
  • Errekaleorreko bizilagunek iragarri dutenez, crowdfunding kanpaina bati ekin diote auzoan 550 eguzki plaka jarri ahal izateko.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 05a
Errekaleor auzoa. Arg.: Hala Bedi

Maiatzaren 18an energia elektrikoa kendu zion Iberdrolak Errekaleorri Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen aginduz. Urtaranek, halaber, auzoak ez duela bizi-baldintzarik argudiatuta, auzoa eraitsiko duela iragarri du.

Bizilagunek, ordea, bertan jarraitzeko asmoa agertu dute eta 100.000 euro biltzeko kanpaina abiarazi dute asteburu honetan. Dagoeneko 12.000 euro bildu dituzte. Hamar euro da crowdfunding kanpaina honetan eman daitekeen diru kopuru txikiena eta horik aurrera nahi beste. Horren truke Errekaleorrek hainbat opari egingo ditu.

Energia burujabetza lortzea da auzokideen helburua eta dagoeneko eman dituzte urrats txiki batzuk. Argia kendu eta hurrengo astean jadanik bazituzten eguzki plakak, esaterako liburutegia argiztatzeko. Beren txioetako batean, txioa bera energia berriztagarriaren fruitu zela iragarri zuten.

Gaur egun 150 bizilagun dira Errekaleorren eta honako bideo jarri dute diru bilketa egiten duen wegunean.