argia.eus
INPRIMATU
Bigarren bortxaketa bat salatu dute Azkoitiko festetan
  • Hilaren 19an izandako sexu erasoaz gain, 15ean Azkoitiko jaietan beste bortxaketa bat izan zela salatu du Sostenipe talde feministak.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 23a

Kontzentrazioa egin dute lehen erasoa salatzeko eta bertan eman dute bigarrenaren berri. Bi emakumezkoak herrikoak dira eta beren anonimotasuna gordetzeko eskatu dute.

Ertzaintzak 19ko bortxaketaren ustezko egilea atxilotu du.

Azken egunotan Andra Mari jaiak ospatu dituzte herrian, eta, festetako egunetan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuen Azkoitiko Udalak. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri zuten Herriko plazan, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskaini zieten bertaratzen ziren guztiei. Sexu erasoen aurka egindako elkarretaratzea bideoan jaso du maxixatzen.eus-ek.