Goxentziagirre baserria botatzen hasi dira Abiadura Handiko Trenari lekua egiteko.
Dagoeneko bigarren baserri bat bota dute Abadiñon, AHTaren lanak bitarteko. Auzotarrek Anbotori jakinarazi diotenez, asteartean hasi ziren baserria eraisten. Muntsaraz auzoan aurkitzen zen Goxentziagirre izeneko baserrian ez zen inor bizi dagoeneko. Muntsaratzagirre izenez ere ezaguna zen eraikina.
Ez da herrian eraisten duten lehena, iragan maiatzean Mendilibar-erdikoa izeneko 500 urteko baserria bota baitzuten Durangaldean desjabetutako lurretan.