argia.eus
INPRIMATU
Bigarren alarma egoera ere legez kanpokoa izan zela ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
  • Vox alderdiak jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aldeko sei eta kontrako lau bozkarekin.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 27a
Argazkia: Dani Blanco

Joan den urteko urrian ezarritako bigarren alarma egoerako hainbat neurri Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jo ditu Auzitegi Konstituzionalak, Vox alderdiak jarritako helegitea partzialki onartuz. Lehen alarma egoerari buruz ere antzeko ebazpena eman zuen auzitegiak. Bi bozketetan zatituta agertu dira magistratuak. Oraingoan, seik egin dute helegitea onartzearen alde eta lauk kontra. Boto partikularra idatziko dute.

Voxek gauetako etxeratze agindua eta bilkuretan elkar zitezkeen pertsonen kopurua arautzen zituzten neurrien aurka egin zuen, besteak beste. Auzitegi Nagusiak alarma egoera sei hilabetez luzatzea eta erabakiak autonomia erkidegoen esku uztea jo du konstituzioaren aurkakotzat. Neurriak beren horretan ez ditu konstituzioaren aurkakotzat jo, sei hilabeteko luzapena ezartzeko arrazoiketa eta autonomia erkidegoetako gobernuei etxeratze agindua aurreratzeko eta elkartu zitezkeen pertsonen kopurua ezartzeko, besteak beste, boterea ematea baizik.