argia.eus
INPRIMATU
Bielorrusiak gobernua osatuko du nazioarteko presioaren erdian
  • Europar Batasunak ez ditu ontzat eman hauteskundeetako emaitzak. Lukaxenkok, bien bitartean, “Bielorrusiaz arduratzeari uzteko, eta euren arazoez arduratzeko” eskatu die Europa eta AEBetako agintariei.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 20a
Alexander Lukashenko. Argazkia: Wikimedia Commons

Alexander Lukaxenko Bielorrusiako presidenteak gobernu berria osatuko duela iragarri du asteazken honetan. Roman Golovchenko izango da lehen ministroa, eta Lukaxenko bera, berriz, presidente.

Bitartean, Europar Batasunak hilaren 9ko hauteskundeen emaitzak ez aintzatetsi gabe jarraitzen du. “Euren arazoez ardura daitezela, eta ez dezatela Bielorrusia erabili horiek estaltzeko”, erantzun du Minsk hiriburutik gobernuak.

EBk eta NATOk ez dute herrialdeko barne-politika errespetatzeko borondaterik adierazi ordea. Polonia eta Bielorrusia arteko mugan maniobra militarrak egiten hasi dira nazioarteko aliantza militarraren tropak, RT hedabideak jakinarazi duenez.

Bielorrusiako Defentsa Ministroak, Viktor Jreninek, herrialdeko mendebaldean dagoen Grodno eskualdean indar militarra sendotzeko agindua igorri du, batez ere misil taktikoekin, dronekin eta aireko defentsarako sistemekin.