argia.eus
INPRIMATU
Bideoklipa grabatuko dute Iruñean, kondenatutako bi gazteen egoera salatzeko
  • Ezkutatuta jarraitzen duten Xabier Sagardoi ‘Xapo’ eta Luis Goñiren egoera salatzeko bideoklipa grabatuko dute datorren ostegunean Iruñeko Zaldi Zurian. Horretarako sortu duten abestia desobedientziaren aldeko aldarrikapena ere bada.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko abuztuaren 19a

Herri Harresiaren baitan antolatutako ama talde batek jarri du ekimena martxan eta bideoklipean parte hartzeko deialdia egin dute. Hitzordua 17:00tan izango da eta bertara laranjaz jantzita agertzeko eskatu dute antolatzaileek.

Hilabete igaro da Espainiako Auzitegi Gorenak, Segiko kide izatea egotzita, bi gazteen seina urteko espetxe zigorra berretsi zuenetik, eta ezkutatuta daude ordutik. Epai berean, Aritz Azkona, Maider Camino eta Mikel Jimenez errugabetzat jo zituen Auzitegi Gorenak.