argia.eus
INPRIMATU
Bideoa | ZAD desalojatzeko erabilitako gas eta granada boteak itzuli dituzte
  • Azken asteetan Gendarmeriak ZADen botatako granada eta gas boteak bueltatu dituzte Nanteseko prefekturaren aitzinean.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 20a

 

Notre Dame Des Landesen Emmanuel Macron presidenteak bidalitako jendarmeei aste betez aurre egiten dieten jendeek salatu dute kale liskarretarako material militar gogorra ari direla erabiltzen agenteak. Tartean, ke negar-eragilea zabaltzen dutenak eta eztandarekin hurbil harrapatutakoei gorreriaz gain zauri larriak ere eragiten dizkietenak.