Antzinaroko euskaraz idatzitako orain arteko testu zaharrena aurkitu dute Nafarroan, Irulegiko aztarnategian, 2.100 urte dituen esku itxurako brontzezko xafla batean inskribatuta: "Zorioneko" hitza antzeman daiteke hasierna, behin transkripzioa eginda. Horrela atera zuen pieza lurpetik Leire Malkorra Aranzadiko indusketa taldeko kideak.