argia.eus
INPRIMATU
Bideoa: Eskoziako gaelera, aro berri baten hasieran

2008ko ekainaren 26a

60.000 hiztun ditu Eskozia iparraldean hitz egiten den gaelerak. 300 urtez hiztunak galtzen joan arren, giro politikoa aldeko den honetan, hiztunak ez galtzea lortu dute lehen aldiz. Inverness herrian iaz ireki zuten gaeleraz soilik irakasten den eskola eta bertako zuzendariarekin hitz egiteaz gain, Bòrd na Gàidhlig taldeko buruarekin ere mintzatu da Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria. Elkarrizketa horien pasarteak bildu ditugu bideo horretan.

Bideoa Eskozia izeneko webgune berezian ikus dezakezue. Lander Arbelaitzek herrialde horretara egindako bidaiaren berri emango digu kanal horretan, uztailaren 2ra bitartean. Erreportajeak, egunez eguneko kronikak, lotura interesgarriak, bi bideo eta diaporama bat jasoko ditugu bertan.