Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Bidegiren finantza beharrei aurre egiteko foru araua argitaratu du eta aurten 8,9 milioi euro emango dizkio.
Datozen urteetan diru-kredituak injektatuko ditu Aldundiak Bidegin, 2011n hainbat bankurekin sinatu zuen 395 milioi euroko zorrari aurre egiteko.
Ordura arte egindako azpiegitura-lanen kostua ordaintzeko, Europako Inbertsio Bankuarengana jo zuen sozietate publikoak, hurrengo urteetan amortizatzeko asmoz. Baina trafiko aurreikuspenak ez dira inondik ere bete eta defizit larria dauka diru-kontuetan.
Zehazki, aurten 70 milioi euro itzuli behar ditu Bidegik; Aldundiak 8,9 milioi euroko finantza kreditua emango dio diru-kutxa orekatzeko. Kopuru hori, gainera, handituz joango da 2018 arte.