argia.eus
INPRIMATU
Bidegiko ordainketen ardura politikoak ikertuko dituzte
  • Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2011n Bidegik AP-1 errepidean egin ez ziren obra batzuen ustezko ordainketak ikertuko ditu. Bilduk, Aralarrek eta PPk alde bozkatu dute eta EAJk eta PSE-EEk kontra. 3,4 milioi euro ordaindu zirela salatu zuen azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azpeitiko Auzitegia ikertzen ari da eta hori inputatu daude.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 23a
AP-1 autobidea Arrasaten. (Argazkia: Bidegi).

Kasua auzitegian badago ere, okerreko ordainketen atzean “ardura politikoak” daudelakoan ikerketa batzordea eratzearen alde bozkatu dute Bilduk, Aralarrek eta PPk. EAJk eta PSE-EEk, aldiz, ikerketa "baldintza egokietan" egiteko denborarik ez dagoela argudiatu dute.

Martxoaren 31ean desegingo dira Batzar Nagusiak eta horrenbestez, hilabeteko epea izango dute batzordea osatu eta ikerketarako.

Enrique Martinez Alternatibako kide eta Gipuzkoako batzarkideak, Info7 irratiko Kalegorrian saioan azaldu duenez, “diru hori ordaindu zitzaion ingeniaritza enpresak tradizionalki EAJkoak diren pertsonak izaten ditu zuzendaritzan eta PSE-EEko kideak ditu administrazio kontseiluan”.

Alderdi jeltzaleko Eider Mendozak Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretarako diputatuaren kontra egin du agintaldi guztian zehar "zerbaiten bila" ibili dela esanez.