Beste herrialde bat helmuga, Euskal Herrian diren migratzaileak artatzeko Bilbon edo inguruan zentro bat irekitzeko asmoa dutela iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Bi edo hiru aste eman ahalko lituzkete migratzaileek zentro berrian. Gaur egun, gehienez bost egun baino ezin dituzte egin harrera zentroetan.
“Gaixorik edo haurdun daudelako edo laguntza berezia behar dutelako ahultasun egoeran dauden pertsonak artatzea” helburuetako bat dela azpimarratu du Erkorekak.
Euskadi Irratian galdetuta, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du zentroa Bizkaiko hiriburuan edo inguruan irekitzea begi onez ikusten duela.