argia.eus
INPRIMATU
“Bidean”, baserritarrengan oinarritutako nekazaritza bideoz azalduta
  • ARGIAk "Bidean" izenburupean euskaraturik ikusgai dago, gune honen Multimedia atalean, Frantziako Confederation Paysanne sindikatuarentzako (ELB horren barne da) Mathieu Eisingerrek sortu duen "En route" bideoa. Bertan era oso didaktikoan azaltzen da nekazaritza industrialaren eta baserritarrengan oinarritutako alternatiboaren arteko aldea.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2014ko ekainaren 17a

Confederation Paysannek abian jarritako Envie de paysans kanpainaren barruan burutu du Eisingerrek 10 minutuko bideoa. Nekazaritza industrialetik alternatibora iragaiteko trantsizioa irudikatzeko, Laura Thierryk egindako marrazkien artean pertsonai paperak jokatzen jarri ditu sindikatuko buruzagi eta langileak. Frank izeneko protagonistari aurpegia ARGIAko irakurleek ondo ezagutzen duten Mikel Hiribarrenek jarri dio: sindikatuaren idazkari nagusi da gaur egun.

(Euskarazko azpitituluak ikusteko sakatu CC botoia eta euskara aukeratu)