argia.eus
INPRIMATU
Bide Ertzean taldeak zuzeneko CD-DVDa grabatuko du Tolosako Leidorren

2008ko abenduaren 12a

Musika taldea erabat egonkortu dela eta “birizik dagoela” azaldu du Imanol Ubedak, Bide Ertzean-eko kideak. Hamar urte eta hainbat diskoren ondoren –azkenekoa, Non daude, duela bi urte kalera emana– zuzenekoa grabatzeko garaia heldu zaiela uste dute. Musika taldea osatzen duen boskoteak (Joni eta Imanol Ubeda, Fran Iturbe, Joserra Senperena eta Karlos Aranzegi) urtarrilaren 16an grabatuko du CD-DVD berria Tolosako Leidor aretoan; kantu zaharrak aire berri batez prestatzen ari direla adierazi dute. Audioaren ardura Kaki Arkarazoren esku egongo da eta DVDa Raul Lopezek zuzendu eta Operandi ekoiztetxeak argitaratuko du. Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean jarriko dira salgai 10 eurotan.

Bestalde, Zura taldeak Kiribil izeneko diskoa plazaratu du, Sabina Leone & The Band-ekin. Euskara eta Bossa Nova nahastu nahi izan dituzte lan berriarekin eta ezagutzera emateko bost kontzertutako bira antolatu dute, lehena gaur izango da, Hondarribiko Psilocybenea aretoan.