argia.eus
INPRIMATU
Bide Ertzean taldeak Lugaritz aretoan joko du ostiralean

2010ko martxoaren 24a

Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Lugaritz kultur etxean. Leidor Sessions azken diskoaren kantuak entzuteko aukera izango da. Diskoa joan den urtarrilean grabatu zuten zuzenean Raul Lopez eta Kaki Arkarazoren laguntzarekin, eta udazken honetan eman zuten argitara Gaztelupeko Hotsak zigilupean. Hamar urteko ibilbidea erakusten duten kanta bilduma da Leidor Sessions eta abesti berriak ere bildu ditu.