‘Bide eman euskarari’ manifestaziora deitzeko bideoa kaleratu dute

  • Ekainaren 4an izanen da, 17:30ean, Golem zinemetatik abiatuta. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deitu du, eta hainbat eragilek adierazi diote babesa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 13an - 10:18

 

Euskara normalizatzeko, "ausartak" izateko garaia dela adierazi dute antolatzaileek, "jauzia egiteko garaia da".

“Ez gaude orain dela urtebete desio genuen egoeran. Azken egunetako gertakariek, gainera, are nabarmenago utzi digute hori. Ez dugu oinarri sendorik euskaraz bizi nahi dugun herritarrok gure nahi hori egikaritzeko. ETB ikusteko aukera zapuztu digute. Herritarrek egindako lan eskergari esker lortu genuen Iruñeko 17 haur eskoletatik lauk (aurretik bi bakarrik ziren) euskarazko eskaintza egitea eta guraso baten salaketa bere eginez auzitegiak bertan behera utzi du erabakia. Herritarren eskaera eskaintza baino askoz ere handiagoa izatea ez dute aintzat hartu”. Egoeraren inguruko irakurketa kaleratu dute.

Atxikimenduak, aurrera

Hainbat eragile azaldu dira mobilizazioaren alde: Gora Iruñea, Donibaneko Auzo Elkartea, EH 11 kolore, SF 78 Gogoan, Barañaingo Haizea Elkartea, Sanduzelai Peña, Irrintzi Peñ, Jada, Administrazioan Euskaraz eta Ene Kantak.

Atxikimendua eman nahi izanez gero, emaila bidali beharko da, honako helbide honetara: komunikazioa@kontseilua.eus.

(Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Eguneraketa berriak daude