argia.eus
INPRIMATU
Gizarte Zerbitzuek migratzaileekin duten jarrera salatu du Bidasoaldeko SOS Arrazakeriak
  • Astelehenean hainbat etorkin iritsi da Iruneko tren geltokira oinarrizko ezer gabe eta Udalak “ez du ezer egin”, dio Bidasoaldeko SOS Arrazakeriak, atera duen prentsa oharrean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 07a
Bidasoako SOS Arrazakeriakoak dagoen egoeraz gainontzekoak ohartarazten

Azaltzera eman duenez, Lakaxita elkarteak egoitza eskaini du eta 500 otordu inguru eman dituzte elkarte eta herritar solidarioek. “Udala geroago hasi da mugitzen, ospitale zaharreko aterpea zabaldu du 20 lagunentzat eta astelehenetik ostiralera gosaria eta bazkaria eskaintzen die”. Aldiz, SOS Arrazakeriak aste barruan afaria prestatzen die eta asteburuetan gosaria, bazkaria zein afaria.

Egun hauetan lanean borondatetsu dabiltzan guztiei eskerrak eman dizkie eta mutilentzako arropa falta dagoela gaineratu du, beraz, lagundu nahi izanez gero Bidasoaldeko SOS Arrazakeriarekin jarri harremanetan. Hau da telefonoa: 688 81 23 30.