argia.eus
INPRIMATU
Bidasoako osasun zerbitzuen okertzea salatu dute milatik gora herritarrek
  • Mila lagun bildu zituen larunbatean Irunen Osasun Bidasoa plataformak. Bidasoaldeko osasungintza publikoaren "okertze progresiboaren aitzinean" arrapostu bat galdegiten diote Eusko Jaurlaritzari. Osasun zerbitzuen gainbehera, hogei urteotako inbertsio eta aitzinikuspen faltaren ondorio dela diote.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 11

Hiru hamarkadaz emendatu egin den Irun-Hondarribiko 80.000 biztanleen populazioari ez ezik, Bortzirietako 9.000 herritar eta Hego Lapurdiko 4.000 mugaz gaindiko langileri ere zerbitzu ematera pasa dira leku berririk gabe. Osasun zentro eskasak eta zaharrak, mediku eta espezialista falta, eta horren ondorioz, hilabetetako artatze-zerrendak eta diagnostiko atzerapen larriak gertatzen ari direla salatzen dute. Irungo hirugarren lehen arreta zentroa eraikitzea, eta Bidasoko ospitalea berritzea eta handitzea galdegiten dute.