argia.eus
INPRIMATU
Bidasoa KM0 proiektua aurkeztu du Aldatsa Baratza kooperatibak
  • Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera eramango dute, izan eskola, zahar etxe eta bestelakoei, baratzekiak ez ezik, eskualdeko ekoizleen gainerako produktuak ere hornituz.

     

Antxeta Irratia 2019ko martxoaren 27a
Bidasoa KM0-ren aurkezpena.

Horretarako, tokian tokiko ekoizleak saretze lanetan dihardute. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute proiektua garatzeko. 

Kapitalismoak eraikitako kontsumo-sistemak ez bezala, ekoizpena, elikagaien eraldatzea eta salmenta gerturako dituen merkaturatze zirkuitu laburretan oinarritu nahi dute gure elikagaien kontsumoa. Ingurumenarekin errespetuan, jasangarria, iraunkorra, lan baldintza duinak bermatuz, lurren aprobetxamendua segurtatuz. Horretarako, premiazkoa den elikadura-katea osatzen duten eragileen arteko elkarlanaren emaitza da, Bidasoa KM0.

Entzun prentsaurrekoan egindako irakurketa eta ondoren Aldatsa Baratzako bi kiderekin egindako elkarrizketa.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.