Eguzki talde ekologistak ohartarazi du, halako isuriak epe laburrean eman ohi direla, eta identifikatu bezain pronto salatzen ez badira, nekez jo daitekeela errudunarekin. Adi egoteko eta 112 telefonora deituz salatzeko deialdia luzatu diete herritarrei.
Eguzki taldeko Garikoitz Plazaolarekin hitzegin dugu.
Bestalde, asteburuko suteak "biodibertsitatearen neurrigabeko kaltea" eragitin dutelako goibel agertu da. Baina Jaizkibelen ere, basozainek azkar kontrolatutako sute bat eman zela ohartarazi du Eguzkik. Eta sute guzietan badela zerbait amanakomunean "ganaduarentzat bazka eremuak" daudela. Sastrakak kontrolik gabe erretzeko ohitura salatu du talde ekologistak.