argia.eus
INPRIMATU
Bidarten emaztea hil zuen gizonari 12 urteko espetxe zigorra ezarri dio epaleak
  • Rejaune Chaumont 73 urteko emakumea 2018ko maiatzean hil zuen 80 urteko senarrak, Jean Delattrek. Paueko auzitegian epaitu dute egunotan.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 23a

Emaztea tiroz hil zuen senarrak, eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen, pilulak hartuta. Epaiketan, gertatutakoaz ez dela gogoratzen esan du hainbatetan, Berria egunkariko kazetari Ekhi Erremundegik jaso duenez.