argia.eus
INPRIMATU
Bidarteko emakumearen erailketa salatu dute Gasteizen
  • Iragan maiatzaren 1ean bere bikotekideak hildako Réjane-ren kasua indarkeria matxistatzat jo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Astebetez bi hipotesi izan dituzte zabalik: liskar baten ondorioz emandako eraso matxista izatea bata, edo bikoteak beren buruaz beste egiteko asmoa eduki izana bestea. Azkenik, indarkeria matxista kasu bat zela argitu da eta elkarretaratzeak egin ditu Mugimendu Feministak Euskal Herriko hiriburuetan.

     

Hala Bedi @halabedi 2018ko maiatzaren 10

Gasteizen, dozenaka lagun bildu dira Andra Maria Zuriaren plazan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.