argia.eus
INPRIMATU
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”
  • Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko martxoaren 14a
Euskal Irratiak

Bordele inguruan bizi zen eta bere iragan militarraren ondorioz trauma ondoko estresaren nahasmenduaz eri zen. Gizonaren arma alegiazko zen baina leherketak eragin zezakeen. Poliziek 15 eta 20 tiroz ihardetsi zioten. Prokuradorearen erranetan «kasik seguru da gizonak hil nahi zuela». Gasnategiaren kudeatzailea ez da zauritua izan.