argia.eus
INPRIMATU
Bidania-Goiazko Udalak babesa azaldu dio eraso matxista jasandako emakumeari
  • Tolosaldeko atariak eman du albistearen berri. Joan den ostiralean Ertzaintzak abisua jaso zuen, emakume bat Bidania-Goiazko etxe batean mehatxuak sufritzen ari zelako. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 14a
2019ko azaroaren 25ean ipinitako pankarta. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Emakumeak ez du salaketarik jarri. Bidania-Goiazko Udalak babesa erakutsi dio erasoa jasan duen emakumeari eta adierazi du emakumeenganako edozein indarkeria baztertzen duela. Herritarrei eskatu die egoerak eskatzen duen sentsibilitatea eta errespetua izateko.