argia.eus
INPRIMATU
Bidador pastorala martxoaren 19an BaraƱainen
  • Iruñeko Burguen plazan arrakasta handiz jokatu zuten Joxemiel Bidador zenaren omenezko pastorala iazko urriaren 10ean. Barañaingo auditorioan emango dute orain.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 07a

Martxoaren 19an da zita, 20:00etan Barañaingo auditorioan. Iruñeko emanaldia ikusi ezin zutenentzat aukera paregabea da zita berri hau.

Baina ez bakarra: izan ere, martxoaren 27an Gotaineko Xiru jaialdian eskainiko dute eta Bilbon ere emanaldia iragarri dute apirilaren 9an, larunbatarekin, Loraldiaren barruan.

Bizkaiko hiriburuko Alondegian egingo dute aurtengo hirugarren emanaldi hori.

Informazio gehiago:

Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastoralari buruzko erreportaje mamitsua argitaratu genuen iazko urrian.