argia.eus
INPRIMATU
Bibotearekin erantzungo diete eraso sexistei Irungo jaietan
  • Irungo festak datoz, eta eraso sexistak salatzeko kanpaina originala jarri du martxan herriko neska talde batek: bibotea janztera animatzen dituzte irundarrak “eraso matxista, arrazista edota homofoboen aurkako” sinbolo gisa.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 20a
Umorea erabili dute eraso sexistei aurre egiteko

Emakumeek festak lasai eta beldurrik gabe gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatu nahi dute kanpaina honekin: “Jaietan nahi duzuna egin dezakezula uste dute askok, eta hor gertatzen dira erasoak”, azaldu du ekimenaren bultzatzailetako batek Antxeta Irratiak jasotako elkarrizketa batean.

Jaigunea Ficobara eraman izanak, gainera,  kezka areagotzen duela adierazi dute, emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen hainbat puntu beltz baitaude bidean. Dena dela leku hauek saihestea ez dela irtenbidea azpimarratu dute, erne ibiltzea baizik.

Ekimenaren sustatzaileek photocall-a jarriko dute larunbatean Ficoban bazkalordua baino lehen, eta 28an Urdanibia plazan (“Mosku” gisa ezagunagoa) egongo dira. Argazkiak www.aterazurebibotea.wordpress.com blogean eskegiko dituzte.