argia.eus
INPRIMATU
"Biba Xaho XXI. mendeko Eskual Herrian!

2010ko otsailaren 23a
Agosti Xaho Agosti Xaho

"Hego Euskal Herriko jende gutxik ezagutzen du Agosti Xaho. (...) "Biba independentzia!" 1848an aldarrikatu zuen, Xaho dugu, beraz, abertzaletasunaren aitzindaria. Hari zor diogu "Zazpiak bat" leloa (...) Koherentea bizitza osoan, Xahok erdal justiziaren jazarpena pairatu zuen (...) Egin bitez bilerak eta hitzaldiak, antolatu bazkariak... Baina, halaber, sortu dezagun Interneten bidez blog edota foro bat; Agosti Xahoren abenturak eta kalenturak izeneko aplikazioa Flash bidez; goian aipaturiko liburua komikia bihurtu; Xahoren kantutegia mp3 formatuan eskaini, Xaho lehen karlistadan bideo-jokoa garatu, gure umeek ikas dezaten nor izan zen zuberotar buruargi hori, laburmetraia bat egin dezagun... edo luzemetraia?" (2010-02-23)

[Irakurri Agosti Chaho, gorrien eta abertzaleen aitzindari erreportajea (2008-10-12)]