argia.eus
INPRIMATU
Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
  • Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxan.
Bertsozale.eus @bertsozale 2023ko urriaren 23a

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Bigarren saio Biasterin jokatu da. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Maddi Agirre Epelde - Gasteiz

Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku

Irati Anda Villanueva - Gasteiz

Aitor Ugarte Eriz - Aramaio

Sabin Abarrategi Sarrinandia - Aramaio

Marta De Pedis - Italia

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Maddi Agirre izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da  2024an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Maddi Agirre: 188 puntu

Aitor Ugarte: 185 puntu

Orlando Arreitunandia: 179 puntu

Sabin Abarrategi: 169.5 puntu

Irati Anda: 163 puntu

 Marta De Pedisi: 117.5 puntu

Oier Azkarraga izan da Biasterin aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Hurrengo saioa urriaren 28an jokatuko da Legutioko Kultur Etxean.

Hemen Biasteriko saioko argazki batzuk.