argia.eus
INPRIMATU
Biarritzen gay eta lesbianen harrotasun eguna egingo da ekainaren 18an
  • Les Bascos elkarteak antolatu du LGBT eguna Eskubideak aitzinarazi, beldurrak gibelarazi lelopean.

     

ARGIA @argia 2016ko ekainaren 17a
LGBT harrotasun eguna Biarritzen, 2012an. Argazkia: Les Bascos.

Aldarrikapen eta jai eguna izango da ekainaren 18a. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizetik elkarteen herrixka antolatzen hasiko dira. 12:00etatik aurrera yoga, mokadua eta musika izango dira, besteak beste. 16:00etan manifestazioa egingo dute Biarritzeko kaleetan. 20:00etatik 2:00ak arte jan, edan eta dantza egiteko aukera izango da Les Bascos elkartearen egoitzan.