18 hilabeteko espetxe zigorra, buruzagi gisa jarduteko debekua eta biktimei kalte-ordaina ordaintzeko beharra ezarri dio Jean-Claude Dumasi Baionako Auzitegiak.
Jean-Claude Dumas Biarritz euskal kostaldeko musika akademiako zuzendari ohiari 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Baionako Auzitegi Korrekzionalak. Baita buruzagi gisa jarduteko debekua eta bi biktimei 1.878 eta 600 euroko kalte-ordaina ordaintzeko beharra ere.
Urtarrilaren 24an epaitua izan zen Baionako Auzitegian. Bere karguak ematen zion autoritateaz abusatuz, sexu jazarpena egin zuela akusatu zioten. Bost emazte, 18 eta 47 urte bitarteko musikariak, ikastaldi horietarako hartuak, parte zibilak ziren auzian. Kazeta hedabideak adierazi duenez, salatzaileek zuzendari ohiaren lekuz kanpoko jokaerak salatu zituzten. Hala nola, "musukatze lerdetsuak", "laztan lizunak", "izterretan eta ipurmasailetan kolpeak".
Jean-Claude Dumas orain zigortuak, bere burua defendatu zuen, bere ustez "kalte egitea" xede zuten gertakariak ukatuz, Kazeta hedabideak jakitera eman duenez. Beatrize Blazy-Andrieu defentsaren abokatuak absoluzioa galdegin zuen.