argia.eus
INPRIMATU
Biarritzeko aireportua jendez hustu dute, eta Frantziako beste sei ere bai
  • Bonba-alertengatik, Frantziako Gobernuak aginduta zazpi aireportu ebakuatu dituzte; tartean Biarritzekoa.

ARGIA @argia 2023ko urriaren 18a

Nizako aireportuan "abandonatutako maleta batek" eragin du alerta, eta geroxeago Lilleko aireportuko langileek "bonba-mehatxua" jaso dute mezu elektronikoz, France Info irratiak jakitera eman eta Eitb-k jaso duenez.

Frantziako Gobernuak "era orokortu batean" jarri du abian aireportuen ebakuazioa. Nizakoaz eta Lillekoaz gain, Lyon, Touluse, Beauvais eta Nanteseko aireportuak jendez hustu dituzte, batzuk partzialki eta besteak erabat.

Biarritzeko aireportua, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, kontrolerako mekanismo bat izan da eta ez dago mehatxu seriorik.

"Mehatxu jihadista"

Azken egunotan ugaritu egin dira horrelako egoerak museo, geltoki eta ikastetxeetan. Astelehenean Arras hiriko lizeo bat hustu zuten, asteartean Versailleseko Jauregia, eta asteburuan Parisko Louvre Museoa eta Gare de Lyon tren-geltokia.