Bizi! kolektibo altermundistak Frantziako ekologia ministro Delphine Bathori eskatu dio Biarritzeko herriari Agenda 21 labela ez emateko. Izan ere, ez dute uste herri lapurtarra eredugarria denik garapen jasangarriaren ikuspuntutik.
Aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan egoera “deitoragarria” azpimarratu du Bizi!-k. Autobusentzat eta bizikletentzat biderik ez egotea salatu dute, besteak beste. Kolektiboaren arabera, aspalditik eskatu zaio Biarritzeko Udalari garraio publikoaren eta txirrindularien alde egiteko, baina ez dute halako ekimenik sustatu.
Urari dagokionez, edatekoa golf zelaia ureztatzeko erabiltzen dela eta bainatzekoak kalitate kaskarra duela salatu du mugimenduak.
Arrazoi horiengatik guztiengatik, Bizi!-k uste du akatsalitzatekeela Biarritzek Agenda 21 aipamena lortzea. Dena den, nabarmendu du udalean badirela garapen jasangarriaren alde egiten duten taldeak.