argia.eus
INPRIMATU
Bi urteko zigorra Alberto Contadorri
  • Alberto Contador ziklista espainiarrari bi urteko zigorra jarri dio Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS), 2010eko Frantziako Tourrean emandako positiboagatik. Hala, urte hartan irabazi zuen Tourra eta iazko Italiako Giroa kendu egin dizkiote Contadorri, eta aurten ezingo du abuztuaren 6a arte lehiatu.

2012ko otsailaren 07a
Alberto Contador txirrindulari espainiarra. (www.scienceinsport.com.au)

Beraz, aurten ez du ez Giroan, ez Tourrean ezta Londresko Olinpiar Jokoetan korritzerik izango, besteren artean.

- Irakurri TASen sententzia, ingelesez (PDF)

Klenbuterola

Contadorrek 2010eko Tourrean egin zizkioten analisietan eman zuen positibo: 50 pikogramo klenbuterol antzeman zituzten haren gernuan. Orain, Contadorrek 30 eguneko epea izango du TASen erabakiari helegitea jartzeko.

Informazio gehiago:

- Dopina txirrindularitzan: Amaierarik gabeko gurpil zoroa erreportajea, PDFan (ARGIA, 2010-11-14)

- 'Contador auzia' Wikipedian: Gaztelaniaz eta Frantsesez.