argia.eus
INPRIMATU
Bi urteko kartzela zigorra jarri diote Amalur Mendizabal senataria zauritu zuen ertzainari
  • 2013ko irailean 30eko Herrira-ren aurkako operazioa zela eta, Guardia Zibila Hernaniko egoitzara sartu zen. Jendetza hurbildu zen protestara, eta Ertzaintzak indarrez sakabanatu zituen. Emakume bat babestu nahian, Mendizabalek senatari txartela atera zuen ertzainei bere karguaz jakinarazteko. Azkenean ertzain batek buruan jo eta bost zentimetroko ebakia egin zion.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 09a
Argazkia: Raul Bogajo / Argazki Press

Salaketa jarri zuen Amaiur koalizioko senatari ohiak eta bost urteren ostean iritsi da epailearen erabakia: ontzat jotzen du fiskaltzaren eta akusazio partikularrak egindako eskaera. Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote ertzainari, baita brigada mugikorrean aritzeko debekua ere. 3.600 euroko kalte ordaina eman beharko dio Mendizabali.