argia.eus
INPRIMATU
Bi urteko kartzela-zigorra ertzain batentzat eta beste bost absolbitu, Iñigo Cabacasen hilketaren kasuan
  • Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.

ARGIA @argia 2018ko azaroaren 29a

Ertzainek jaurtitako pilotakaden ondorioz hildako Iñigo Cabacasen auziko epaiketan zigortu bakarra izan da: Juan Jose de Pablo ofiziala, gertakarien unean bertan zegoen arduradun nagusia. Epaituriko gainerako ertzainak absolbitu egin ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaiamahaiak.

Homizidio larriagatik akusaturik zeuden hiru agente eta erdi mailako bi ertzain, pilotakadak jaurtiti zituztela aitortu zutelako lehen hiruak eta agindu hori emateagatik beste biak; baina epaimahaiak ez du akusazioa frogatutzat eman, bere esanetan ezin baita zehaztu pilotakada zeinek jo zion Atlheticeko zaleari, eta absolbitu egin ditu.

Aldiz, epaiketako saioetan agerien egon den polizia arduraduna, Juan Jose de Pablo, bi urteko kartzelara zigortu du, ez pilotakada jotzeagatik baizik eta karga haren erantzule delako.

Sei urte dira 2012ko polizia operazioaren ondorioz gazte basauriarra hil zutela futbol partida baten ondoren. Epaiketa urriaren 15ean hasi zen eta ehun lekuko baino gehiagok deklaratu dute. Sei akusatuetatik ez da inor kartzelara joango heriotza horrengatik.