argia.eus
INPRIMATU
Bi urte eta erdiko beste zigor bat ezarri dio Lleidako auzitegiak Haséli, espetxean sartu eta gutxira
  • Lleidako auzitegiak Pablo Hasél rap abeslariaren kontrako beste zigor bat berretsi du ostegun honetan, kasu honetan epaiketa batean "lekukoari mehatxu egiteagatik". Nolanahi ere, oraindik Espainiako Auzitegi Gorenean errekurritu dezake zigorra. Bigarren gauez segidan manifestazio eta istiluak izan dira Katalunian, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko zenbait lurraldetan espetxeratzea salatzeko.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 18a
Hasélen espetxeratzeak protesta ugari sortu du hainbat hiritan. Irudian, elkarretaratzea Vic-en (arg.: La Directa / Sara Blaquez)

Espainiako erregearen kontra kantatzeagatik bederatzi hilabeteko kartzela zigorra betetzeko atxilotu eta espetxeratu zuten Pablo Hasél asteartean. Bi egun geroago Lleidako auzitegiak bere kontrako beste zigor bat berretsi du, bi urte eta erdiko kartzelara, kasu honetan Lleidako udal polizia batzuen kontrako epaiketa batean "lekukoari mehatxu egiteagatik".

Auzitegiaren esku dago orain kondena betearaztea, baina hala ere, kantariak Espainiako Auzitegi Gorenean errekurritu dezake erabakia, hainbat hedabidek prentsa-agentziatako iturriak erabiliz aipatu dutenez.

Hasélen espetxeratzeak manifestazio jendetsuak eta protestak sorrarazi ditu bigarren arratsaldez segidan hainbat tokitan. Bartzelonan Esquadra Mossoek herritarren kontra egindako oldarraldia kritikatu du eragile ugarik –emakume batek begia galdu du astearteko istiluetan jaurtitako pilotakada baten ondorioz–. Madrilen eta Granadan ere izan dira istiluak.

Euskal Herrian ere mobilizazioak egin dituzte asteazken iluntzean, besteak beste Iruñean, Berriozarren, Donostian edo Portugaleten.

Hasélen espetxeratzearen eta honen ondoren sorturiko protesten harira, bestalde, Espainiako Gobernuko koalizioan tentsioa areagotu egin da  Unidas-Podemos eta PSOE alderdietako kideen artea