2014ko maiatzean Hispania Verde izeneko taldeak Erronkarin deituriko mobilizazioaren aurrean protesta egiteagatik zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak
Talde faxistaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 200 bat lagunek, baina Guardia Zibilak babestu egin zituen Hispania Verdeko kideak, eta hiru herritarri espetxe zigorrak ezarri dizkie orain Nafarroako Auzitegiak: bi urteko espetxe zigorra biri, eta bi urte eta sei hilabeteko zigorra beste bati. Beste hiru auzipetuak absolbitu egin dituzte.
">Erronkarin hartz emeak sartzeko bilkura bat zen ustez Hispania Verde taldeak deiturikoa, baina Erronkariko gazte asanbladak salatu zuenez, MSR mugimendu faxistaren adar bat da talde hori eta "Pirinioetako hartzaren inguruko gatazka bere egitera" joan zen Erronkarira.
Talde faxistaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 200 bat lagunek, baina Guardia Zibilak babestu egin zituen Hispania Verdeko kideak, eta hiru herritarri espetxe zigorrak ezarri dizkie orain Nafarroako Auzitegiak: bi urteko espetxe zigorra biri, eta bi urte eta sei hilabeteko zigorra beste bati. Beste hiru auzipetuak absolbitu egin dituzte.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.