argia.eus
INPRIMATU
Bi urte Ayotzinapako desagerpenetatik: kasua argitzeko eskatu dute munduko zenbait hiritan
  • 2014ko irailaren 26an eskola normalistako 43 ikasle desagertu ziren, poliziak atxilotu eta gero. Bertsio ofiziala arbuiatzen dutenek Mexikoko Estatuaren erantzukizuna salatzen dute.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi 2016ko irailaren 28a
Mundu osoan zehar hedatu da 43 ikasleak bizirik etxeratzeko aldarria. [Sputnik]

Asteartetik asteazkenerako gauean bi urte bete dira Ayotzinapako (Mexiko) eskola normalistako 43 ikasle desagertu zirenetik. Errepublikako Prokuradoretza Orokorrak (PGR) eskainitako bertsioaren arabera, 2014ko irailaren 26ko gauean, bost autobus “bahitzen” saiatzeagatik atxilotu zituzten 43 ikasleak. Beste sei lagun hil egin ziren Igualako udaltzaingoarekin izandako liskarretan.

PGRren arabera, Igualako alkatearen aginduz atxilotutako 43 lagunak Guerreros Unidos narkotrafikatzaile kartelaren esku utzi zituen udaltzaingoak. Hauek Los Rojos karteleko aurkariekin nahastu eta erail eta erraustu egin zituzten.

Alabaina, gizartearen zati batek ez du ontzat jotzen bertsio hori, eta Mexikoko Estatua jotzen dute erantzule nagusitzat. Izan ere, frogen alterazioak eta poliziaren ikerketan jasotako kontraesanek askok bertsio ofiziala arbuiatzea eragin dute. Hala, Mexikoko Gobernuak ikasleak non dauden badakiela salatu eta haien etxeratzea exijitu dute zenbait hiritan, desagerpenaren bigarren urteurrenean:

Mexiko Hiria

Bartzelona

Buenos Aires

Paris

Amsterdam