argia.eus
INPRIMATU
Bi titiriteroen aurka gorroto delituen auzia artxibatu du epaileak
  • “Titeres desde Abajo” titiritero konpainiako bi kideen aurkako auzia artxibatu du Madrileko Auzitegi Probintzialeko epaileak. Gorroto delituengatik epaitzeko zain zeuden. Aurretik, Auzitegi Nazionalak terrorismoaren gorazarre delituaz absolbitu zituen titiriteroak.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2017ko urtarrilaren 12a
\"Titeres desde Abajo\" konpainiako bi kideak

“Epaileak delituaren egiletza ongi justifikatuta ez egotea” argudiatzen du bi gazteen kasua artxibatzeko. Gazteak sei hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra eta sei eta hamabi hilabete arteko isuna jasotzeko arriskua zuten. Artxibatzea behi behinekoa da, oraindik fiskaltzak errekurtsoa jartzeko aukera baitu.

Bi titiriteroak atxilotuak eta kartzelatuak izan ziren 2016ko otsailean Madrilen “La Bruja y Don Cristóbal” lana aurkeztu ondoren. Hainbat gurasok salaketa bat jarri zuten beraien aurka pertsonaietako batek “Gora Alka-ETA” zioen pankarta bat erakutsi izanagatik. Aurretik, egileek antzezlana haurrentzako gomendagarria ez zela adierazi zuten.

Bi gazteak kartzelatuak izan ziren Jarraipen Bereziko Barneratu gisa. Hiru egun  geroago aske geratu ziren fiskaltzak iritzia aldatu ostean.