argia.eus
INPRIMATU
Bi pertsona atxilotu dituzte Legutioko kuarteleko monolitoa “behin eta berriz suntsitzeagatik”
  • Guardia Zibilak egin ditu atxiloketak, Bilbon eta Legution.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2019ko urriaren 17a
Argazkia: Twitter (@marce_sevilla)

Legutioko kuarteleko loreak eta oroigarria "behin eta berriz suntsitzeagatik" bi lagun atxilotu dituzte, eta "biktimak umiliatzea" leporatu diete atxilotuei. Kuarteleko atentatuan hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko loreak eta oroigarriak 2017ko otsailetik "hondatzea" egotzi diete.

2008ko maiatzean izan zen Araban hildako bat eragin zuen ETAren azken atentatua. Auto-lehergailu batek Guardia Zibilak Legution zuen kuartela suntsitu zuen, eta bertan zegoen guardia zibil baten heriotza eragin zuen. Atentatuaren ostean, kuartela berriz ez eraikitzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegiak koordinatu du operazioa eta Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuek aurrera eraman dute.